Parte
hartzaileak

Tomás Arrieta Heras
Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko presidentea
Zuzenbidean lizentziatua, espezialitate juridiko-ekonomikoan, Deustuko Unibertsitatean. Funtzionario eta abokatu gisa garatu du bere lanbidea, bereziki lanaren eta gizarte-segurantzaren eremuan. Gizarte Segurantzaren Administrazioko letraduen kidegoanoposizio bidez sartu ondoren, Arabako Gizarte Segurantzaren Aholkularitza Juridikoko buru gisa lan egin zuen, eta abokatu gisa ere bai, enpresei eta Administrazio Publikoei lan-zuzenbidearen arloko aholkularitza ematen. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Harremanen Kontseiluko buru da. Organo hori sindikatu- eta enpresa-elkarte esanguratsuenek osatzen dute, eta negoziazio zuzeneko eta kontsulta-izaerako funtzioak betetzen ditu lan-arloan. Hark etengabeko laguntza eskaintzen du lan-arloko negoziazio-prozesuetan eta gatazken konponketan, baita Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte- eta lan-errealitatea aztertzeko orduan ere. Lan-harremanen eta negoziazio kolektiboaren irakaslea da Deustuko Unibertsitate Komertzialean, eta hainbat master eta in company programatan.Horietan, lan-ereduari buruzko moduluak (horien dimentsio kolektiboari dagokionez bereziki)eta elkarrizketa sozialeko prozesuei buruzko moduluak eskaintzen ditu..
